XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGOERA KLINIKOA Umeak larritasun-itxura du.

Portaera erresumingarria.

Hasieran hipertonikoa dago, gero hipotonia orokorra.

Aurpegia adiera edo espresiorik gabe.

Larruazal hotza, ukimenean lehor eta itsaskorra.

Kolore grisantzekoa.

Normalean dauzkan tolesturak (barrabilen zorroan, etab.) galdu egiten dira.

Izterretan tolestura-zeinua agertzen da.

Begi-globoak sakonera sartuak, oso bigunak.

Sukarra (aldakorra). Letargi moduko egoera. Egarria. Pultsu azkarra eta hari-formakoa. Tentsio baxua.

Fontanelak hondoratuak. Arnaskera azkarra (takipnea). Oliguria.

TRATAMENDUA Etxean. Litro bat ur gehi gatz-goilaretxo erdia (3,5 g =nAe=I) gehi bikarbonato-goilaretxo erdia (2,5 g), KCI ahal balitz (1,5 g) edo bestela bi limoien zukua eta lau goilarekada azukre.

Sagar-zukuak, azenario- edo limoi-ura, etab.

Ospitalean. Suero gatzdunez egindako terapeutika ordezkatzailea.

Desorekak konpondu (K,Cl,Na, etab.) aurretik ionograma eginaz.

Deshidratazio-egoera baten ondorioz galtzen den ura neurtuz, defizita hiru mailatan ager daiteke: 1) DEFIZIT ARINA Pisu kilogramoko 20-40 ml likido galtzen direnean, edo gauza bera gorputz-pisuaren %2-4 galtzen denean.

Egarria eta mukosen lehortasuna.

2) DEFIZIT ERTAINA EDO MODERATUA Gorputz-pisuaren %5-7 galtzen da.

Larruazala aldatzen da, begi-inguruek likidoa galtzen dute, fontanelak hondoratuak azaltzen dira jaioberrietan.

3) DEFIZIT LARRIA Gorputz-pisuaren galera %8-12 da.

Hemendik aurrera shock-a ager daiteke.

Tolestura-zeinuak, takikardia, oliguria.

DERMATOSIAK Beroaren eraginaz soilik sortzen diren lesioetaz gain, badira, garrantzi gutxiago eduki arren, oporraldiak izorratzeraino irits daitezkeen bestelako eritasunak.

ONDDOAK Beroa eta hezetasuna oso onuragarriak zaizkie ugaltzeko.

Hori dela eta, udaldian mikosiak oso ugariak dira.

Ezkabia edo tiña izenez ezagutzen diren talde zabaletik batez ere oinzolakoak (zenbaitzuk PIE DE ATLETA deitzen dituztenak) eta iztondokoak dira gehien agertzen direnak.

Lesioak gorritu egiten dira eta noizean behin, era kroniko batean, ezkatak erortzen.

Badira bestelako mikosiak ere: pitiriasia, kandidiasia, etab.

SARNA Ia desagertua zegoen gaitz hau berriz ere hasi da gure artean ikusten.

Kutsapen-mekanismoa benereoa den arren (lo garaian normalean pertsona kutsatuak pertsona osasuntsuari), hondartza edo piszinetan kutsatzeko arriskua gehitu egin da.

Pertsona kutsatu batek denbora luzean erabilitako etzaleku edo hamakak erabiltzean sortzen da arriskua.

Zeinuak: hazkura (gauez batez ere), kozkor-moduko lesioak ipurmasail, galtzarbe edo genitaletan.